lunes, 26 de mayo de 2008
Sarrera
Zer da arbel digitala?
Pantaila elementu mardula eta gelan era naturalean integratzeko egokia da, kontrolatu, eraiki
eta birmoldatzeko "puntero" zein atzamarrarekin. Halaber, edozein idazpen edo modifikazio gorde egin dezakegu baita inprimatu eta bidali ere.
Día de Internet (12)
Arbel elektronikoaren garaia iritsi ote da?
Nolakoa da, baina, arbel elektronikoa? (Artikulu honen amaieran ikus dezakezu hainbat adibide, argazkiak klik eginez gero). Neurriz eta pisuz ematen du ordenagailu eramangarri bat, baina bestela tekla bidez egiten diren hainbat eta hainbat lan, bolaluma bat erabilita egiten dira hemen, pantailan idazten duen bolaluma bat. Egitura ere ez da ordenagailu eramangarriena.
Aspaldi eskolan erabiltzen ziren arbelen tankera du tramankulu berriak, baina arbela bera barik, pantaila bat du goialdean. Erabil daiteke etzanda edo angelua egiten, irakurtzeko. Modelo batzuek badute teklaturik eta bata zein bestea erabil daitezke, teklatua edo arbela. Beste batzuk arbel elektroniko hutsak dira, nahiz eta erants dakiekeen teklatua.
Microsoft Journal
Arbel elektronikoak erabiltzen du Windows XP sistema eragilearen bertsio berezi bat, posible egiten duena eskuz idatzitakoa jasotzea eta ezagutzea. Programa txiki bat dauka, Microsoft Journal, egina oharrak-eta eskuz idazteko eta utilitate bat du, Tablet Input Panel, testua sartzeko beste programa batzuetan.
Walter S. Mossberg kazetari amerikarrak tramankuluok frogatu eta iritzi hau azaldu du The Wall Street Journal egunkarian:
Alde onak
- Oharrak eskuz idatzi, gorde eta bila ditzakezu.
- Dokumentu luzeak errazagoak dira irakurtzeko ordenagailu eramangarrietan baino.
- Oharrak idatz ditzakezu PowerPointen egindako diapositibetan.
Alde eskasak
- Zaila da zenbait komando erabiltzea bolalumarekin.
- Testua bolalumarekin sartzea da lan baldar eta hanka sartzez betea.
- Eskuz idatzitakoa ezagutzeko funtzioa balekoa izan daiteke, baina errakuntza asko dauzka.
Oraindik akatsak handiak direla eta, Mossbergek ez du uste arbel elektronikoak oraindik gertu daudenik masa merkatuetara iristeko. “Banaka batzuek erosiko dituzte, hala nola zenbait teknofilok, oharra eskuz hartzeko desiatzen daudenak eta pantailan irakurtzen ordu asko igaro behar dituztenek”.
Prezioei dagokienez, arbel hauek 1.800 eta 2.400 euro artean kostatzen dira, modeloaren arabera. Hau da, ordenagailu eramangarriek baino 250 euro gehiago.
Albistea
Nora Aznar-en “Escuela y TIC” blogean arbel digitalaren erabileraren inguruko artikulu interesgarri bat irakurri berri dut. Artikulu honetan arbel digitalaren definizio zehatza emateaz gain (ez dakit irakasleok garbi dugun zein den arbel digital eta arbel interaktiboaren arteko desberdintasuna) web interesgarri baten helbide bat ematen du. Bere izena La Pizarra Digital da eta bertan baliabide honen inguruko informazio ugari aurki dezakezue: arbel digitalaren erabileraren inguruan egindako ikerketa azaltzen dirak, proiektu desberdinen berri ematen da eta dokumentazio eta baliabide ugari eskaintzen dira.
Askotan, irakasleon artean komentatzen dugu ez dela nahikoa izaten gure ikastetxeak baliabide materialez hornitzea, baizik eta, askotan gure irakasleei oinarrizko prestakuntza teknikoa eskaini behar diegula, baliabideen aplikazio errealen ereduak eman behar dizkiegula horrelako tresnekin trebatzen joateko. Hori da, hain zuzen, ere webgune honetan topa dezakezuena.
Etxe desberdinetako arbel digitalen zerrenda bat ere konsulta daiteke orriaren amaieran. Hauen artean ezagunenak SMART eta 3M etxeetakoak direla iruditzen zait. Etxe desberdinetako modeloak aztertu ondoren, Interwrite etxeak aurrekoek eskaintzen ez duten, eta benetan gustatu zaidan, produktu bat saltzen du. Arbel interaktiboaz gain aukera ematen du bluetooth konexioaren bitartez honekin harremanetan jartzen diren arbel txikiak erabiltzeko. Ikasleek arbeltxo hauek erabiliz (wmv bideoa) aukera dute beraien mahaietatik mugitu gabe, arbel nagusian azaltzen zaienarekin interakzionatzeko.Ideia interesgarria benetan.
Bukatzeko, aipatu behar da produktu hauen prezioak asko merketu direla azken urteotan. Agian garaia da horrelako arbel bat gure ikastolara ekartzeko. Ondo pentsatu beharko dugu.
domingo, 25 de mayo de 2008
Arbel digitala klasean

Onura didaktikoak
Azalpenak era grafiko eta bisualago batez ematen direnez, errazago jarraitu daitezke, eta ondorioz, edukiak hobeto ulertu. Beraz, ikasleek motibazio eta interes gehiago azaltzen dute, eta orohar arreta gehiago mantentzen dute.
Sistemak klasean azalpenaren gainazalean emandako azalpenak bideoz grabatzeko aukera ematen du, eta horiek ikasgaiaren web orrialdean txintxilikatu edo korreoz bidali ahal izango dira. Gainera, internetean konektatzeko aukera dagoenez, ikasle guztiek irakasleak aukeratutako orriak bisitatuko dituzte, sareak dituen arriskuak ekidinez.
viernes, 23 de mayo de 2008
Motak
2. PDiP ( Arbel digital interaktibo portatil edo mugikorra): gelako edozein tokietatik idatzi daiteke. Proiekzioaren gainazala pantaila arruntz edo horma bera izan daiteke, eta ordenagailua maneiatzeko eta oharrak egiten diren aparailua arkatz elektronokoa daukan tableta grafiko baten antzekoa da.http://www.artigraf.com/InterWrite/imagenes/SchoolPad_100.jpg
3. Tablet Monitor: kasu honetan kanpo aparailu horretatik maneiatzen eta kontrolatzen da ordenagailua, eta horretatik egiten dira ere oharrak eta idatziak ( tableta eta monitore konbinazioa)http://www.artigraf.com/InterWrite/imagenes/ipanel_podium.jpg